XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...)ez hartu after-shavea, postariarentzat gordeta baitaukat.

- Esaten zioat Nekez oparituko nioke after-shavea neska bati.

- Bingo, iraindu egin nindian.

- Jakina.

- Horrela sartzen nauk amak biltzeko papera eta horrelako gauzak kartoizko mahai batean edukitzen ditik logelan eta biltzen diat perfumea eta opari-etiketa bat ezartzen zioat.

Presaka bizian nagok eta inizialak soilik jartzen ditiat etiketan C.C.-rentzat B.W.-k eta kito.

- Dena esaten zian horrek.

Bingo asperturik zegoen eta etxera joan eta gainerakoa aulkian eserita leihotik entzun nahi zuen, apaizak aitorlekutik bezala, baina zegoen tokian segi zuen.

- Eta gero entregatu egin nian Bingo, ezin nian itxaron.

Orduantxe bertan entregatu behar nian.

Ez zakiat zergatik... zerbait gertatu zitzaidaan.

Estu... estuasun bat izan zuan.

Sinpatiazko zimiko bat sentitu zuen Bingok.

Berak ere ondotxo zekien estuasunen berri.

- Bizikletaz joan ninduan.

- Cici ez zegoan etxean, eta amari entregatu nioan.

- Etxera itzuli ninduan.

- Bizikleta garajean utzi nian.

- Etxera sartu ninduan...

Historia kontatzen ari zen lekukoen tranpalean balego eta xehetasun guztiak zuzen esan beharra baleuka bezala.